Praktika onak

Arrantza praktika egokiak errespetatuz, baliabideak, itsas ingurunea eta gure segurtasuna babestuko ditugu.

  • Eska ezazue neurtzeko erregleta CPIEn eta IMAn. Gutxieneko neurriak (neurri sareak) erreproduzitzeko aukera emanen diete espeziei,
  • Galde ezazue lokalki eta erregularki izan daitezkeen osasun sailkapenak, debekatzeak, neurriak eta onartutako kopuruak,
  • Harrapatutakoaren sailkapena, arrantza egin bitartean egin ezazue : arrautzak daramatzaten emeak eta gazteak aska itzazue,
  • Ez ezazu familiartean kontsumituko ez duzuna har,
  • Tresna baimenduak erabili, suntsitzen ez dutenetakoak,
  • Harriak zentzu egokian berriz pausatu. Animaliak eta itsasbelarrak ez dira asaldatuak izanen,
  • Zure haurrekin itsas biodibertsitatea ezagutzeko egiten baduzu arrantza, ez ezazu hartutakoa kubo batean utzi eguzkitan eta ez hondartzara edo etxera eraman. Animaliek ez dute bizirik iraungo.

Seguritate aholku batzuk

Atera aitzin, tresna zaitez, informa zaitez :

  • Begira ezazu eguraldiaren berria ; enbata edo ekaitz egunetan aholkatzen da ez ateratzea,
  • Galde ezazu itsasaldien ordutegia ; ez baduzu eremua ezagutzen, itsasbehera orduan has zaitez ateratzen,
  • Zure tresneria eguraldi baldintzetara egoki ezazu,
  • Ez zaitez leku ezezagun batera bakarrik abiatu, emaiozu lagun bati zure etxeratzeko ordutegia,
  • Har ezazu ordularia eta sakelako telefonoa. Laguntza zenbakia 112 duzu.